JARRAIBIDE TESTUAK

PATATAZKO TORTILA: Lehenengo sartagina olioarekin suan ipintzen dugu. Bitartean patatak zuritzen ditugu eta gero zatitzen ditugu. Olioa bero dagoenean botatzen ditugu sartaginan eta frijitzen ditugu.
Bol batean arrautzak irabiatzen ditugu. Sartaginean patatak eta arrautzak nahasten ditugu. Behetik prest dagoenean buelta ematen diogu plater batekin. Bero jan daiteke. On egin dagizuela! (Aritz eta Asier)
TORTILA MAGIKOA: Kipula eta patatak zuritzen eta zatitzen dira. Sartagin batean olioa berotzen da. Olioa bero bero dagoenean kipula eta patatak sartaginean botatzen da. Ondoren, prest dagoenean oliotik ateratzen dira. Plater batean arrautzak irabiatzen dira. Patatak, kipula eta arrautzak bol batean nahasten ditugu eta botatzen dugu guztia sartaginara. Tortila prest dagoenean alde batetik buelta eman. Torila mozten dugu plater batean erditik eta atuna eta maionesa jartzen diogu. (Markel eta Eneko)