AGATE DEUNA

                                                                     AGATE DEUNA
Euskal Herrian Agate Deunaren bezpera aintizinatik ospatzen da koplak abestuz. Baina nor zen Agatea?
Amabirjina hau hirugarren mendean jaio zen. Sizilian jaio zen 230 urtean. Palermon bizi omen zen, baina Catanian martirizatu zuten.
Kontua da Ageda izugarrizko neska ederra zela. Siziliako gobenadoreak, Ominciano izeneko, berarekin eskondu nahi zuen baina Agedak bene-benetako kristaua zenez, ez zuen onartu. Omicianok, mendekua hartu nahian, kartzelan sartu zuen. Izugarrizko torturak jasan behar izan zituen Ageda gazteak hil arte, besteak beste, bularrak moztu zizkioten eta orduan mirari bat izan zen, titiak moztu ziotenean, zauriak sendatzea. Hau dela eta emakumeek titi mina dutenean, Agate Deunarengana joaten dira. Agatearen botere batzuk dira: espiritu txarretatik babestea, behien gaixotasunetatik babestea, sutatik babestea……..
Euskal Herrian, horretaz aparte, pentsatzen dute buruko mina kentzen duela, eta gainera, askotan katuaren itxura hartuz sorginaren lana egiten dute. Otsailaren 4a Santa Ageda bezpera izango da. Urtero bezala ehundaka kantari-talde ibiliko dira kalez kale eta baserriz baserri herri eta hirietan “ohitura zaharra berritzekoasmoz”.
Santa Agedako koruen tradizioia guztiz errotuta dago Euskal Herrian. Soinuan, txistu eta beste musika –tresnek lagunduko dituzte kantariak, baina haren ahotsa izango da protagonista nagusia, beti bezala. Kantari ibili ondoren, ez da ohizko afaria faltako, arraultza eta txistorraz askotan. Herriz herri dena den, aldaketak izaten dira Santa Ageda bezpera ospatzeko moduan, baita jantzietan ere.
Dena den, Euskal Herrian ospatzen den Santa Agedaren inguruko festa osoak zerikusi handia dute inauteriekin. Inauteriak inausketa-garaian ziren zuhaitz-adarrak kimatzen ziren garaian. Badirudi, jai horien sustraian gizon-emakumeen arteko harreman amodiozkoak zirela nagusi. Eta horrela, mutilak koplak kantatzetik janariz ondo hornituta etortzen ziren bitartean, herriko emakumeek piper-opilak, intxaurrak eta gozokiak eraman eta afaltzeko lekua prestatzen zuten. Elkarrekin afaldu ondoren gaueko hamabietan urte hartako bikote berriek lagunen aurrean bere amodioren berri eman ondoren, alde egiten zuten bikote bakoitzak bere aldetik amodio berri hori ospatzera afaltokian geratzen zirenek amodiorik ez zutelako han segitzen zuten gau osoan. Inausketa garaian, bikote berriek ez ezik, beste askok ere, ospatzen zuten sexuaren indarra. Elizak giro hori garbitu eta nolabait “bataiatzeko” Santa Agedaren jaia antolatu zuen. Herri batzuetan Agate Deunaren patronantzat hartu zen beste martiri asko bezala eta gaur egun ere, hainbat parrokiak eta ermitetan ospatzen dugu Agate Deunaren eguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario